Bergarako Gure Ametsa elkartean, San Antonion Mikologia astea antolatu eta jende dezente gerturatzea lortu zuten. Eguraldia ez zen lagun izan eta elkartean bertan erakutsi zituzten 80 perretxiko ezberdinetik gora. Jatekoak berdez, halamoduzkoak azulez eta baita hilkorrak direnak ere, gorriz. Ostegunean perretxikoen gaineko ikastaroa jaso zuten Jose Mari Larrañagaren eskutik eta GOITBn ere ikusi ahal izango da han jasotakoa. Ikastaro ostean egin zuten perretxiku bilketa mendian. Hango perretxikoak dira Gure Ametsa elkartean ikusgai izan direnak.
Gure Ametsa ezaguna da Bergaran hainbat ekintza antolatzen dituen elkarte dinamikoa delako.