Perkusio eta trikitixa doinuak Zabalotegin zapatuan

Jasone Zabala 2008ko azaroaren 13a

Ordubete pasatxo iraungo du kontzertuak; folkloreari dagozkion abestiez gainera hainbat motatako abestiak eskainiko dituzte.


Zapatuan 19:30ean Zabalotegi aretoan Donato Goyeneche eta Xabier Arakama trikitixa eta perkusio bikotearen kontzertua egongo da Bergarako Udalak antolatuta Kutxaren laguntzarekin.
Trikitixa Euskal Herriko musika tresna tradizionala da, eta oro har, panderoarekin batera jotzen da. Baina oraingo honetan, ordea, beste tresna hauek izango dira trikitixaren laguntzaile: bongoak, afrikar danborra, xilomarimba, kristinak, temples block kutxa besteak beste. Errepertorioa, folkloreari dagozkion abestiez gainera, hainbat musika motatako – klasikoak, herrikoiak eta bereziki Hegoameriketakoa– abestiak sartzen dira. 75 minutuko iraupena izango du kontzertuak.

Bi musikariak

Donato Goyenechek Donostiako Goi kontserbatorioko perkusio katedraduna da. Irakasle izateaz gainera, kontzertuak ematen ditu. Xabier Arakama, berriz, trikitixa eta pandero irakasle dihardu. Trikitixaren berritzaile honek hainbat kontzertu eskaini ditu beste herrialde batzuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak