Pentsioak izoztearen kontra elkarretaratzea egin dute

Maider Arregi 2010ko eka. 8a, 18:11
LABeko helduek eta pentsiodunek deituta, elkarretaratzea egin dute eguerdian Bergarako Herriko Plazan. Pentsio duina aldarrikatu eta izoztearen kontra azaldu dira udaletxe aurrean.

Gobernuak pentsioak izozteko hartutako erabakia salatu dute eta hiru eskakizun egin dizkiote Administrazioari:

Denoi bizitzeko beharrezkoa dena bermatzea, guztiondako zerbitzu soziala ziurtatzea eta asistentzia sozial pribatuko eta publikoko langileek dituzten lan baldintzak parekatzea.

LABekoen ustez, krisiaren eragina nabarmena da baina dirua egon badago eta beste gauza batzuetarako erabiltzen da haien ustez. Administrazioarekin lan egiteko prest agertu badira ere, etorkizuna ilun ikusten dute krisi ekonomikoaren eraginez. Horregatik, gazteek haien etorkizunaren alde borroka egin behar dutela azpimarratu dute, baina batasun falta igartzen dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak