Banakako berdinketarekin amaitu zen zapatuan Bergara Hiria torneoko finala. Andoni Nafarrete bergararrak egin zuen lehenengoa 50. minutuan eta amaierarako 10 minuturen faltan etorri zen Roberto Idigoras oñatiarraren tantoa. Gauzak horrela penaltien txanda etorri zen Agorrosinen. Lau jaurtiketa egin zituzten bai bergararrek bai oñatiarrek. Mahoneroek lau gol egin zituzten eta txantxikuek, berriz, bi.
Etxeko taldea nagusitu da beraz aurtengo Bergara Hiria futbol torneoan. Udalaren trofeoa jaso zuten. Torneoko jokalari onenaren saria ere bergararrendako izan da; Andoni Nafarreterendako. Gustura ikusi genituen jokalariak eta klubeko arduradunak zer esanik ez.
Torneoko beste emaitzak
Lau talde aritu ziren nor baino nor torneoan; Bergara A, Bergara B, Aloña Mendi eta Antzuola.
Egueneko partiduan Aloña Mendik 1-3 irabazi zion Bergara B taldeari. Barikuan, berriz, Bergara A taldea 3-0 nagusitu zitzaion Antzuolako taldeari. Bergaran pozik daude torneoak emandakoarekin. Klubak bigarren erregional mailan jokatuko duen taldea sortu du aurten eta nahiz eta partidua galdu Aloña Mendiren aurkako norgehiagokan joko polita egin zuela uste dute.