Estreinaldi askoko torneoa izango da Bergarakoa. Oskar Maiztegik zuzentzen duen Bergarak finala jokatuko du mahoneroek penaltien txandan egindako lanari esker. Gaur, berriz, beste bi entrenatzaile berri izango ditugu Agorrosingo eserlekuan. Mondran Iban Rodriguezek egingo du debuta, eta Aretxabaletako taldean Rafa Barrutia izango da taldea zuzentzen.
Hala, Hirugarren mailatik jaitsi berri den Aretxabaleta, eta iazko Bergara Hiria torneoa irabazi zuen Mondra lehiatuko dira, gaur, 18:00etan.