'Pellon Eguna' iragarri dute urriaren 18rako

Edu Mendibil 2009ko ira. 14a, 21:00
Pello Garitano ezagunari omenaldia egingo diote datorren urriaren 18an. Antolatzaileek ekitaldi xumea eta, aldi berean, popularra egin nahi dute, "azken baten, Pello dan modukoa", diote. Besteak beste, herri bazkaria izango da egun horretan Udal Pilotalekuan.

Pello Garitano omentzeko ideia harekin urtetan Tourrera joan izan den koadrilatik sortu zen. "Omendutakoa ondo dagoenean egin behar dira horrelakoak, egindako lana eskertzeko eta herriaren aurrean ejenplo gisa aurkezteko. Pello moduko gutxi daude, edozein ekitaldi aurrera ateratzeko beti lanerako gertu".

Pello Garitano Mendibil 1939an jaiotakoa da eta beti ere saltsa askotan egon da murgilduta. Ezinbesteko perexila herriko kirolean (batez ere Lokatza Ziklismo Eskolan), musikan (Musika Eskola, Aritzeta edo Alai Taldea), gizarte elkarteetan (San Joxepe erretiratuen elkartea eta Mizpirualde Egoitza), jaietan... Hamaika ekimenetan jardun izan du azken hamarkadetan eta egindako lana eskertu nahi diote lagunek.

Esan bezala, urriaren 18an herri bazkaria izango da Udal Pilotalekuan. Txartelak 20 eurotan jarriko dituzte hurrengo astean. Bazkariaren aurretik meza izango da, 11:00etan, Alai Taldeak abestuta. Ondoren, dantzariek aurreskua eskainiko diote Pello Garitanori eta eguerdiko 12:30ean Udal Musika Bandak emanaldia egingo du Udal Pilotalekuan. Alfredo Gonzalez Chirlaqueren taldeak piezaren bat edo beste eskainiko dio Garitanori. Antolatzaileek dei egiten diete herritarrei omenaldiarekin bat egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak