PDF formatuan eta Internetez argitaratuko da seroren gaineko ikerketa

Leire Kortabarria 2010ko eka. 17a, 18:56
Udal Artxiboak ia gertu dauka PDF formatuan eta Interneten argitaratuko duen lehenengo liburua: Mikel Larrañaga Arregi bergararrak idatzitako 'Serorak: gizarte bizitzaren analisia Deba Garaian (XVI-XVIII)' delako ikerketa lana. Aipatutako formatuetan bakarrik emango da argitara, eta paperean inprimatu nahi duenak horretarako aukera izango du, PDFa jaitsita.

Liburua jaitsi ahal izango da Bergarako Udalaren webgunetik.
Honakoa da Bergarako Udalak PDF formatuan eta Internetez argitaratuko duen lehenengo lana, baina ez da azkena izango.  Esandako liburua Udal Artxiboaren bidez Udalak ematen duen beka batekin egin du Mikel Larrañagak, eta Udalaren asmoa da beka horren bidetik datozen hurrengo lanak ere modu horretara argitaratzea.

 

Eskuratzeko samurragoa

Mikel Larrañaga Arregi bergararrak Historia arloko doktoretza egiten ari zenean erabaki zuen beka deialdira aurkeztea, baita hura irabazi ere. Honakoa dio: "Oso ondo ikusten dut nire lana Interneten argitaratzea; liburu formatuan baino samurrago eskuratu ahal izango da horrela, eta lana zabaltzea den guztia ondo iruditzen zait".

Bergarako Kultura eta Ondare zinegotzi Mikel Elkoroberezibarren esanetan, Udalaren asmoa da beka horrekin lagundutako datozen ikerketa-lanak ere Interneten eta PDF formatuan argitaratzea. Eta dei hau egiten du: "Bergararekin zerikusia duen ikerketa-lanen baterako proiektua dutenak edozein momentutan etor daitezke Udal Artxibora".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak