Pazkoetan balkoian ikurrina jartzeko dei egin du Bai Euskal Herriari taldeak.
Herritar guztiei egiten diete dei "gure ikurra den ikurrina" balkoian jartzeko maiatzaren 21ean hasi eta 25era bitartean. Hori horrela izanik, ikurrinak jarriko dituzte salgai sei eurotan herriko hainbat lekutan: Bolu, Arrano eta Pol-Pol tabernetan eta Konde panaderokua –Burdilaten eta Espoloian– eta Mila okindegietan, hain justu ere.