Jardun euskara elkarteak Pazkoetako zapirako marrazki lehiaketa deitu du. Hori horrela, marrazkiaren gaiak jaiekin lotutakoa izan beharko du. Horrekin batera, euskararen aldeko lelo laburra ere izan behar du. Lanak aurkezteko azken eguna da maiatzaren 13a da
Lehiaketan edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.
Marrazkia A4 formatuan aurkeztu beharko da, zuri-beltzean.
Lanak aurkezteko orduan, ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuok (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi baten sartuko dira eta kartazal hori eta marrazkia, beste kartazal handiago baten.
E-postaz bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu beharko dira: alde batetik, marrazkia; eta bestetik, egilearen datuak bidaliko dira.
60 euro jasoko du irabazleak. Baina saria eman gabe ere gera daiteke, epaimahaiak ala erabakitzen baldin badu.
Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 13a da. Horretarako jo Jardunen bulegora (Errotalde jauregia) edo bidali jardun@topagunea.com helbidera.