Pazkoetako egitarauaren azala egiteko lehiaketa deitu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 8a, 10:50

Bergaran erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte. Lanak aurkez daitezke apirilaren 13ra arte

Pazkoetako egitarauaren azala egiteko lehiaketa deitu du Udalak eta Bergaran erroldatutako edozeinek har dezake parte. Kartelek 24x24 cm-ko neurria izan beharko dute, eta formatu bertikala. Teknika librea erabili ahal izango da eta derrigorrez honako testua eroan beharko du: 'Pentekoste jaiak 2010 Bergara'.

Aurkeztutako lan guztiak orijinalak izan beharko dira, eta beste lehiaketa baten inoiz saritu gabeak. Udalak plagioa egon den zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari.

Irabazleak 600 euro jasoko ditu, nahiz eta saria emateke ere gera daitekeen. Kartelak aurkezteko azken eguna da apiriaren 13a, 13:00ak baino lehen, kultura etxean. Aurkezteko moduari dagokionez, kartelek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer izango. Atzealdean leloa dutela aurkeztuko dira. Horrekin batera, gutunazal itxi baten kanpoko aldean leloa idatziko da eta barruan egilearen datuak sartuko dira.

Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak