Mendekoste jaietako elkarteen arteko bakailao lehiaketan parte hartzeko baldintzak kaleratu berri ditu Kultura sailak.
Herriko elkarteetako taldeek hartu ahal izango dute parte, elkarte bakoitzetik talde bakarrak eta taldeak bi lagunez osatuta egongo dira.
Partehartzaileek kultura etxean hartuko dituzte lurrezko lapikoak hilaren 20tik 26ra, 16:00etatik aurrera. Udalak emango die 135 euroko dieta bakailaoa eta beharrezko dituzte bestelako osagaiak erosteko. Lehiaketa hilaren 31n izango da, 11:00etan. eta bakailaoa prest egon beharko da 12:45erako.
Izena emateko azken eguna da hilaren 18a, 943 77 91 59 zenbakian.