Partidu txarra jokatuta 4-1 galdu zuen Bergarak

Mirari Altube Arrese 2009ko urr. 4a, 13:48
Partidu txarra jokatu zuen Bergarak Idiazabalen, atzo, eta epaileak ere kalte handia egin zion. Hala, 4-1 galdu zuen.

"Txarto jokatu dugu", halaxe laburtu zuen Manu Diaz entrenatzaileak partidua. "Geure aukerak aprobetxatzen ez dugu jakin izan eta ia ezer egin barik lau gol sartu dizkigu Idiazabalek". Gainera, oso haserre zegoen epailearen lanarekin: "Bi penalti adierazi dizkigu eta geuri egindakoa ikusi ez; nazkagarria, benetan. Eta nekatuta gaude halako jarrerekin".

Lehen gola jokoz kanpo

Idiazabalen lehen gola 23. minutuan iritsi zen: "Epaileak berak onartu zigun gero, jokoz kanpo sartu zutela". Ondoren penaltia adierazi zuen bergararren aurka baina kanpora bota zuten. Eta 40. minutuan bigarren gola iritsi zen (2-0). Gainerako golak, bigarren zatian sartu zituzten. Lehenengo kontraerasoan Idiazabalgoek 3-0 egin zuten eta partidua bukatzeko hamar minutu geratzen zirenean Urteagak bergararren gol bakarra sartu zuen (3-1). "Ondoren geuri egin ziguten penaltia, baina epaileak ez zuen halakorik ikusi", zioen Diazek. Eta partiduaren azken minutuan Idiazabalen aldeko penaltia adierazi zuen. Hala, 4-1 galdu zuen Bergarak.

Bosgarren jardunaldian Vasconia hartuko dute etxean Manu Diazen mutilek, azkenengo dagoen taldea. Zaleen laguntzarekin irabazi eta puntuak eskuratzea dute helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak