Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tomas Villa Cordova eta Isaias Manuel Manrique Zapata Bergarara etorriko dira eguenean, maiatzak 20. Mexikoko iraultzan Emiliano Zapatak eta Pancho Villak egin zuten lana kontatutako dute, besteak beste. 'Villa-Zapata: Espejo de una Revolución' ipini diote izenburua hitzaldiari. Urduñako jaietan ospatu den Urduña eta Mexiko arteko kultura truke jaialdian parte hartu ostean etorriko dira Bergarara. Hitzaldia 19:00etan izango da osoko bilkuren aretoan.