Eguerdiko 12etan iritsiko dira Dueñasera. Han, Izquierda Castellana taldeak ekitaldi txiki bat egingo du Frankismo garaian errepresioa sufritu zutenen oroimenez. Gero, oinez abiatuko dira kartzelarantz (4km) Bergarako trikitilari eta erraldoiekin. Kartzelaren aurrean beste ordu erdiko ekitaldi txiki bat egingo dute eta bokadiloak jan ondoren etxerako bidea hartuko dute. 20:00ak aldera berriz Bergaran izango dira.
Sortu berria den plataformak bi helburu ditu: batetik, alkate ohiari elkartasuna adierazi eta bestetik, bere askatasuna lortu.
Martxara joateko izena eman nahi dutenek, bi bide dituzte:
- Tabernetan jarrita dauden zerrendetan izena eman
- Helbide honetara idatzi: brgara@gmail.com