Pakistandar taldeak meskita zabaldu gura du Zubiaurren

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko eka. 15a, 13:18
Kultura jarduera musulmanetarako eta errezorako gune gisa egokitu nahi dute; Bergarakoez gain, Debagoieneko gainerako pakistandarrei ere emango die zerbitzu

Kultura jardueretarako eta errezorako gune izango den lokala egokitu nahi du herrian Debagoieneko Pakistandar komunitateak. Zubiaurre kalean egokitu nahi dute eta datorren Ramadanerako prest izatea da euren gogoa, Mohamad Afzal Chohan Khatanak azaldutakoaren arabera. Hala ere, hasierako urratsak ematen dihardutela aurreratu du eta bidea luzea izango dela: "Udalera jo dugu eta halako jarduerak inskribateko ze urrats jarraitu behar diren jakiteko informazioa eskatu dugu. Gauzak ondo egin nahi ditugu, legea erabat betetzen, ez dugu-eta inorekin arazorik izan nahi. Terrorismoaren gaia hor dago".
Jarduera legeztatzearekin batera, egoitza egokitzeko lanak ere egin beharko dituzte, eta horiek, neurri handi batean, komunitatea osatzen duten kideek egingo dituztela azpimarratu du. Antolaketari dagokionez, hiru gune nagusi izango ditu: errezurako gunea, kultura jardueretarakoa eta emakumezkoena.

Bailarako lehen meskita

Kultura jarduerei dagokienez, Debagoieneko pakistandarren topaleku izateaz gain, "Pakistandik datozen ume eta emakumeei hemengo hizkuntza erakusteko gune izango da, besteak beste", azaldu du Chohanek. Izan ere, hona etorritako gizonezkoen gero eta familia gero eta gehiago ari da etortzen.
Horrez gain, errezorako leku ere izango da, bailarako lehena, eta egun bailaran dauden 150etik gora pakistandarrei emango die zerbitzu. Hala, han ospatuko dituzte jai erlijiosoak eta Chohanek aurreratu duenez, zabalik egongo da edozein nazionalitateko musulmanei. Oraingoz imanik ez dutela izango ere aurreratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak