Ozaetako zubia itxi egin dute ibilgailuendako. Oinezkoak, aldiz, igaro daitezke, haiendako pasabidea egokitu dute eta. Zubia ixteko arrazoia dira Ozaetan egin dituzten etxe berrien saneamendu lanak. Hain justu, kolektorearen hodiak lur-azpian sartzeko lanak. Abuztuaren 30ean itxi zuten eta San Martinetarako zabalduko dute. Bien bitartean, urbanoa ez da geratuko Zubiaurre eta Martoko kaleetan, Ozaetan baizik.