Ozaetako etxebizitzen zozketa oinarriak, onartuta

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko urr. 2a, 15:30
Etxebiden apuntatuta ez dagoenak, Udalean eman dezake izena azaroaren 21a baino lehenago. Garajea eta ganbara izango du etxebizitza bakoitzak.

Ozaeta auzoan egin behar dituzten 32 etxebizitza tasatuen zozketa egiteko oinarriak onartu ditu Udalak. Asteleheneko osoko bilkuran eztabaidatu zuten gaia eta aho batez onartu zuen udalbatzak.


Etxebizitzak, 32

Guztira 32 etxebizitza egingo dituzte Ozaetan, tasatuak. Horietatik bost, Zubiaurreko bost familia errealojatzeko dira. Familia horien etxebizitzak adjudikatuta daude dagoeneko, beraz, gainerako 27 etxebizitzak zozketatuko dira izena eman dutenen artean. Etxebizitza hauetako zozketan parte hartzeko Etxebiden eman behar da izena. Orain arte apuntatu ez direnak, azaroak 21a arte dute hori egiteko aukera. Etxebizitza horietako bat eskuratzeko zozketan parte hartzeko interesa dutenek, Udalean banatuko zaien ereduaren araberako eskaera aurkeztu beharko dute udaletxeko bulego teknikoan data hori baino lehen, azaroaren 21a baino lehen.

Epea pasa ondoren, behin behineko zerrenda hori aztertu egingo du Eusko Jaurlaritzak, eskatzaileek zozketan sartzeko baldintzak betetzen dituzten edo ez ikusteko. Behin hori eginda, behin betiko zerrenda onartuko du. Zerrenda hori udaletxera helduko da eta Udalak jarriko du zozketa egiteko tokia, eguna eta ordua. "Zaila da esatea zozketa noiz egingo dugun, behin betiko zerrenda Jaurlaritzak pasa behar digulako, baina gure asmoa da urtea bukatu aurretik egitea", dio Agurne Barruso alkateak.

Bi eta hiru gelakoak
Zozketatuko dituzten 32 etxebizitza horietako batzuk mugikortasuna murrizturik duten pertsonen artean zozketatuko dituzte. Gehienez hiru kide diren familiendako, bi logeletako etxebizitzak zozketatuko dituzte eta lau kidetik gora direnen artean, hiru gelakoak. Etxebizitza guztiek garajea izango dute azpian, eta ganbara bana azken pisuan.
Etxebizitza hauek egitearen truke, Udalak 67.200 euro jasoko ditu, hau da, aprobetxamendu urbanistikoaren %10a.

Bi urte eta erdi
Inmobiliaria Bitxor enpresak egingo ditu Ozaetako etxebizitza tasatu horiek. Lau solairu izango dituen atari bakarrean egingo dituzte 32 etxebizitzak.Dagoeneko egin dute garajeak egiteko zuloa; bi solairutan egongo dira garajeak. lur azpian. Hilabete honetan, urrian, eraikinaren zutabeak jasotzen hasiko dira eta lanak bi urte edo bi urte eta erdi barru bukatuko dituztela

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak