Aipatutako etxeak Ozaetatik saihesbideko sarrerara doan tartean, ezkerraldean egingo dituzte. 32 etxebizitza eraikiko ditu Bitxor eraikuntza enpresak. Ustiapen urbanistikoaren %10agatik, Bergarako Udalak 67.200 euro jasoko ditu.
Eraikiko dituzten etxeetatik bost, zenbait plan urbanistikoren erruz, Zubiaurren kaltetutako bost familiari zuzendutakoak izango dira. Eta gainerako 27 etxebizitzak zozketa bidez adjudikatu dituzte, betiere Jaurlaritzak zehaztutako irizpidean arabera. Ziurrenik, 2008ko udaren ostean egingo dute etxeen zozketa.