Otsaileko kultura agendaren egitaraua kaleratu du Udalak

Otsaila ere ekintzaz gainezka dator. Aratusteak, San Blas jaiak, kontzertuak, zine emanaldiak, Amodiozko Gutunen lehiaketako sari banaketa, ikastaroak edota erakusketak izango dira, besteak beste. Hemen duzuen otsaileko egitarau zabala:

Otsaileko egitaraua

Otsailak 1etik 5era

Aratusteak. Ikus egitaraua.

Otsailak 3, domeka

  • 10:45: meza ondoren, Udal Txistulari Bandako kideen saioa Murinondo auzoko San Blas jaietan.

Otsailak 9, zapatua

Mikel Markez eta Pako Aristiren Tabuak saltsa berdean kontzertua emanaldia, 19:00etan, Aroztegi aretoan.

Otsailak 10, domeka

Bergarako Udal Txistulari Bandako kideen kalejira, 09:45, herriko kaleetan zehar.

Otsailak 14, eguena

Halabazango ipuinak Maite Franco kontalariarekin, 18:00etan, Aroztegi aretoan. 5 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat (gurasoek kanpoan itxoin beharko dute). Gehienezko kopurua: 40 ume.

Amodiozko gutunen lehiaketako sari banaketa, 19:00etan, kultura etxean, Jardun elkarteak antolatuta.

Otsailak 17, domeka

Bergarako Udal Txistulari Bandako kideen kalejira, 09:45, herriko kaleetan zehar.

Otsailak 21, osteguna

Helduentzako ipuin kontaketa saioa Emankortasunaren mundu magikoak, erotikoak eta tragikoak, Miren Camison kontalariarekin. 19:00etan, Aroztegi aretoan.

Otsailak 23, zapatua

Zuhaitz azoka goizean zehar, San Martin plazan.

Otsailak 24, domeka

Bergarako Udal Txistulari Bandako kideen kalejira. 09:45, herriko kaleetan zehar.

Otsailak 29, egubakoitza

Aire-airean Broad Peak (8.047 m.) ikus-entzunezkoa. 19:00etan, Aroztegi aretoan.

Zine saioak

Agorrosingo ikus-entzunezko aretoan bi saio eskainiko dira: 16:30ean eta 19:30ean.

Otsailak 9, 10 Ikasgela hegalaria. umeendako, fikzioa, euskaraz.

Otsailak 16, 17 Lucio. Helduak, dokumentala, gazteleraz.

Otsailak 23, 24 Perez sagutxoa. umeendako, animazioa, euskaraz.

Bergarako gaztetxean, 18:00etan. Antolatzailea: Bergarako Gazte Asanblada

Otsailak 10: El graduado. Mike Nichols

Otsailak 17: Solas. Benito Zambrano

Otsailak 24: Una historia verdadera + film laburrak. David Lynch

Erakusketak

Aroztegi aretoan

Otsailaren 1etik 17ra: Aitor Etxeberriaren argazki erakusketa.

Otsailaren 22tik martxoaren 2ra: Trofeu Montbarbat argazki lehiaketako lanen erakusketa, Pol-Pol argazki taldea.

Kultura etxean:

Otsailaren 1etik 9ra: Aratusteetako kartel lehiaketako lanen erakusketa.

Otsailaren 15etik martxoaren 8ra: Diego Osunaren pintura lanak.

Jaiak

Otsailak 1-2-3: San Blas jaiak, Murinondo auzoan.

Ikastaroak

Dantza suelto eta Larrain-dantza ikastaroa. Otsailaren 26tik maiatzaren 27ra, asteartetan, 19:30-21:00. Izen-ematea Jardunen, 943 76 36 61.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.