Otsailean eta martxoan hitzaldiak izango dira udaletxean

Maider Arregi 2010eko otsailaren 15a

Otsailean eta martxoan zehar hainbat hitzaldi izango dira Bergarako udaletxeko osoko bilkura aretoan. Hitzaldi hauen inguruko informazioa eta aurkezpena eguaztenean, hilaren 17an, izango da. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira. udaletxeko osoko bilkura aretoan. Prentsaurrekoan izango dira, Agurne Barruso, Bergarako alkatea, Enara Minguez Kultura Zinegotzia eta Mikel Lizaso 'Amaiur 1512-2012, Nafarroa Bizirik' taldeko kidea eta hizlaria.

Egitaraua

Otsailak 24, eguaztena: Iruñeko Erresumaren sorrerarainokoa. Historiaurretik-IX. mendera: Beñi Agirre.

Martxoak 3, eguaztena: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren galerarainokoa. IX. Mendetik 1300era: Angel Rekalde.

Martxoak 10, eguaztena: Nafarroa Garaiaren konkista. Aitzindariak eta ondorioak. 1512: Mikel Lizaso.

Martxoak 17, eguaztena: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa Frantziapean: Antton Curutcharry.

Martxoak 24, eguaztena: Soberaniaren aztarnak: Floren Aoiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak