Otsailaren 3a izango da Aratusteetako kartel lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko urt. 23a, 12:04
Udalak lehiaketara atera du 2009ko Aratusteetako jai egitarauaren azala. Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 3a izango da. Lanak 13:00ak arte jasoko dira kultura etxean.

Lehiaketa horretan Bergaran bizi edo erroldatutako edonork har dezake parte.
 
Diseinuen kartelak kolore eta teknika librean 40x60 zentimetroko kartoizko oinarri baten gainean aurkeztu behar dira, formatu bertikalean. Era berean, informatika diskete batean ere aurkeztu beharko da diseinua.

Sariak

Lan guztiek Aratusteak 2009, Bergara testua eraman beharko dute idatzita. Lehiaketako irabazleak 350 euro eskuratuko ditu. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek aurkeztutako lanen artean gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.
Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko edo zabaltzeko eskubidea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak