Bergarako San Pedro parrokiako organo erromantikoak bisitari asko izan ditu Donostiako Musika Hamabostaldia aitzakia hartuta. Azkena, Oskar Candendo organo-jole antzuolarra. Kontzertua egingo du domekan, hilak 12. Candendok ere organoaren edertasuna nabarmendu du. "Bergarako organoa oso ederra da", esan du Candendok. "Herri honek altxor asko ditu, bat organoa da".
Afizioa txikitatik
Elizan entzuten zuen organoa, txikitan, Oskar Candendok. Piano ikasketak egin zituen eta gero, organo eskolekin hasi zen Donostian. Garrantzitsua deritzo umeei organoa entzuteko aukera ematea. Baita musika ikasteko aukera ematea ere. "Antzuolan ume guztiak joaten ginen solfeoa ikastera. Batzuk musikarekin jarraitu dugu, beste batzuk ez. Esaterako, nire anai-arrebak. Hori ez da galdu behar", iritzi dio.
Organo-jolea ikusteko aukera
34 urteko organo-jole antzuolarrak onartzen du organo kontzertuak jendeari pixka bat zailak gertatzea. Orain, baina, pantaila erraldoiak jartzen dituzte publikoak organo-jolea lanean ikusteko aukera izan dezan. Horrek beste gertatutasun bat eskaintzen duela uste du. "Organoa oso instrumendu ederra da. Jendeak organo-jolea ikusten duenean, beste inpresio bat eramaten du. Askok ez dute-eta sekula ikusi. Polita gertatzen da".