Osintxura gasa erabateko azpiegitura lanak esleitu ditu Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko martxoaren 1a

Campezo Construccion enpresak egingo ditu, Soraluze-Mekolalde bidegorriko lanak egingo dituen enpresa berberak.

Osintxu auzora gasa eramateko lanak egin nahi ditu Udalak eta dagoeneko esleitu ere egin dizkio Campezo Construccion enpresari, 40.000 eurotan. Lanok, gainera, hiru hilabeteko epean egin beharko ditu enpresa horrek. Aldundiko Ingurumen zuzendaritzak bidegorriaren Soraluze-Mekolalde tarteko lanak ere Campezo Construccion enpresari esleitu zizkion iazko abenduan. Bidegorria trenbide zaharrean egokituko dute eta gasaren azpiegitura ere han  egingo dute. Hori horrela, Udalak Naturgas enpresarekin, Aldundiarekin, Gipuzkoako Ur Kontsorzioarekin eta enpresa eraikitzailearekin egindako batzarren ostean, bidegorria egitekoak zirela aprobetxatu du gasa Osintxura eramateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak