Osintxuko Musiraka dantza taldea zapatuan Zabalotegin

Edu Mendibil 2009ko eka. 25a, 19:28
Osintxuko Musiraka dantza taldearen emanaldia izango da zapatuan Zabalotegiko aretoan, 22:30ean. Taldea 2005. urtean sortu zuten eta gaur egun 26 lagunek dihardute bertan.

Umeekin hasi baziren ere, gazteak eta helduak ere taldean dira gaur egun. Amaia Agirre da taldeko zuzendaria.
Osintxun hiru bailara daude: Muskitxu, Iraban eta Kaparra; eta bakoitzaren lehenbiziko hizkiekin osatu dute taldearen izena. Zapatukoa izango da taldearen lehenbiziko emanaldia. Irailean hasi ziren ikuskizuna gertatzen eta azkenaldian pare bat entsegu egin dituzte astero Osintxuko ludotekan.
Euskal dantzen pausoetan oinarritutako ikuskizuna da Musirakarena, eta, besteak beste, Mikel Laboa, Kepa Junkera eta Benito Lertxundiren kantuak eta musika klasikoa erabiliko dute. Zapatuko emanaldirako sarrerak 3 eurotan jarriko dituzte salgai, Zabalotegiko leihatilan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak