Osintxuko frontoia konpondu eta margotu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko apirilaren 18a

Astelehenetik aurrera erabiltzeko moduan egongo da berriro.

Osintxuko frontoian hobekuntza eta margotze lanak egin dituzte eta astelehenetik aurrera berriz erabiltzeko moduan egongo da Osintxuko pilotalekua. Aste barruan ibili dira langileak pilotalekuko hormak konpontzen eta margotzen.

Frontoiaren erabilera okerraren ondorioz frontisean zuloak egin dituzte eta horiek tapatu dituzte pilotalekua bera margotu aurretik. Horretarako, frontiseko zuloak tapatzeko, masilla berezi bat erabili dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak