Bi tarte
Egingo dituzten lanak bi tartetan banatzen dira: alde batetik, Osintxu eta Mekolalde artean zoladura egokituko dute, egoera oso kaskarrean dago-eta. Horrekin batera, beharrezkoa den argiteria ere jarriko dute. Osintxu eta Mekolalde arteko tarte horrek 1,75 kilometroko luzera du.
Beste aldetik, Soraluzetik Osintxurainoko tartea –2,25 kilometro ditu– bidegorri gisa egokituta dago, baina beharrezkoa den argiteria jartzea falta da, eta horixe da egingo dutena.
Esandako bi tarteak oinezkoek nahiz bizikletariek batera erabiltzekoak izango dira. Dena den, oinezkoek lehentasuna izango dute eta bizikletek abiadura mugatua izango dute.