Osasun txartel unibertsala anbulatorioan eskatu behar da hemendik aurrera

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko urt. 25a, 17:35
Kotizatzen ez dutenek beharrezkoa dute osasun txartel unibertsala ateratzea osasun-laguntza izateko.


Osasun txartel unibertsala osasun etxean, anbulatorioan, eskatu behar da aurrerantzean. Orain arte udaletxean eskatu behar zen, baina gero eta eskari gehiago daudela ikusita eta prozesua administratiboa bakarrik dela ikusita, Osakidetzaren esku utzi dute betebehar hori. Hemendik aurrera, beraz, anbulatorioan. eskatu beharko dute osasun txartel unibertsala.

Osasun txartel unibertsala
Osasun txartel unibertsala kotizatzen ez dutenak izaten dute, langabezian daudenak edo paperik gabe lanean daudenak, adibidez. Kotizatzen ez duenak ez du osasun-laguntzarik jasotzen eta txartel hori atera behar du osasun-laguntza izateko.
 
Eraman beharrekoak
Txartela ateratzeko paper hauek  aurkeztu behar dira osasun etxean: NAN, pasaporte edo erresidentzia baimenaren fotokopia; erroldatze agiria; gizarte segurantzaren agiria osasun-laguntza onartu gabe duela adieraziz; ondasunen ziurtagiria; errenta aitorpenik egin ez duela dioen ziurtagiria edo errenta aitorpena egin badu haren fotokopia eta gizarte segurantzako zenbakia, badu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak