Orni enpresako langileak, egoerarekin kezkatuta

Iker Barandiaran 2009ko otsailaren 8a

Bergarako Orni lantegia egoera larrian dago. Makina erremintako sektorean dihardu Ornik, eta gaur egun 50 langile inguru daude San Juan industrialdeko lantegian.

Langileek abenduan ez zuten aparteko paga jaso, eta abenduko eta urtarrileko nominak ere ez dituzte kobratu. Enpresako ordezkariek ez dute inolako adierazpenik egin gura izan. Horrekin lotuta, zapatuan, langileek protesta egin zuten Bergaran, enpresako jabeen etxe parean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak