Orhipean azoka koloretsuan jendetza ibili da

Maider Arregi 2010ko ira. 18a, 20:19
Gure sustraiak barneratu, ezagutu eta ikasteko aukera aparta egon da aste bukaeran. Jendeari galdetuta, askotariko iritziak jaso ditugu, baina guztiak bat datoz parke tematikoarekin gastronomia festa bikaina atera dela esaterakoan.

Kultura eta ohitura ezberdinak ezagutzeko jai paregabea ere bada. Hala, Lugotik ekarritako olagarroa bere puntuan nola egin ikasi zuten askok. Butifarra eta espezie desberdinen sekretuak jakinda ere, bat baino gehiago joan zen etxera hurrengo egunerako errezeta berriak buruan zituela.

Balorazio positiboa

Enara Minguez Kultura zinegotziak Orhipean parkearen izaera tematikoa nabarmendu gura izan du: "Herriko historian oinarrituta, lehengo kontuen berri izan eta ikasteko aukera izan da". Bergaran, lehenengoz egin dute ekimen hau eta aurrera begira berriz ere izango den galdetuta, horrela erantzun digu Minguezek: "Udalak ondo ikusiko luke, beti ere, Laborantza Ganbera, Nabarralde eta Txoriak Txori enpresekin elkarlanerako aukera sortuko balitz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak