Organo erromantikoaren X. zikloak lau kontzertu ekarriko ditu urrian, San Pedro elizara

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ira. 28a, 18:34
Urrian organo erromantikoaren nazioarteko zikloaren beste edizio bat egongo da; 10.a, hain justu ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitia, Azpeitia eta Bergarako udalek antolatu dute ohi bezala; eta guztira, hamabi kontzertu egongo dira ; lau, esandako herri bakoitzeko.

Bergarari dagokionez, datorren zapatuan, urriaren 3an, izango da lehen kontzertua. Hain justu ere, Fabiano Manero tronpeta jotzaileak Silvio Celeghin organistarekin jardungo du.

Bigarren saioa urriaren 10ean izango da, eta egun horretan egingo dute kontzertua Donostiako Orfeoiak eta Gerardo Rifon organistak. Urriaren 17an, berriz, Cyrill Schmiedlin organistak bakarka jardungo du. 

San Pedro parrokiako organo erromantikoan egingo den zikloari amaiera emateko, emanaldi berezia egongo da. Hain justu ere, Andoni Egañaren bertsoek eta Jose Inazio Ansorenaren  txistu doinuek bat egingo dute Aitor Olearen organoarekin.

Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira, eta aurreko urteetan bezala, ez da sarrerarik ordaindu beharra egongo.

 

Musika emanaldi gehiago

Urriaren 11n Kataluniako Santa Coloma de Queralt herriko Orfeó Santa Colomak emanaldia egingo du Bergaran. 20:00etan izango da, Mariaren Lagundiako elizan. Horrez gain, Udal Musika Bandak ere kontzertua egingo du urriaren 18an, Udal pilotalekuan 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak