Egitaraua eta berezitasunak
Ainhoa Soraluze mezzosoprano errenteriarrak zikloa estreinatuko du bihar. Ondoan, Fernando Gonzalo organo jole donostiarraren laguntza izango du. Ainhoa Soraluze berez Errenteriakoa da, baina Milanen daramatza hamabost bat urte. Errenteriako Andra Marin hasi zen, gero Donostiako Orfeoian eta orain opera munduan ari da lanean; izan ere, azaroan Irunen Mozarten Txirula miresgarria operan Hirugarren Dama papera ere egingo du. Ez da Bergaran kantatzen duen lehen aldia orain pare bat urte Iñigo Alberdik zuzentzen zuen udazkeneko zikloko kontzertu bat eman zuen-eta bertan. Organo ziklorako egitarau aproposa bilatzen eta aukeratzen saiatu da azken hilabeteetan.
Urriaren 11n bestalde, Michael Eckerle eskarmentu handiko organo jole alemaniarra arituko da. Hark 13 urtetik aurrera organoa jotzen ikasi zuen. Marshall eta Alexander bikote ezaguneko organo jole da. 23 disko grabatu ditu, asko Alemanian.
Abesbatzen protagonismoa
Aurtengo zikloko berritasunetako bat parte hartuko duten abesbatzen kopurua da. Esaterako, urriaren 18an Beasaingo Loinatz abesbatza arituko da organoarekin batera. Xabier Sarasolaren zuzendaritzapean eta Gerardo Rifon organo jolearekin batera kontzertu bikaina eskainiko dute. Zikloko azken kontzertua, urriaren 25ean eskainiko dute. Bertan Oñatiko Ganbara abesbatzako 30 kideak arituko dira Esteban Urtzelairen zuzendaritzapean, eta organoa jotzen, berriz, Alize Mendizabal. Donostiar gazteak hainbat kontzertu eman ditut Espainia eta Frantzian batez ere, bakarlari moduan eta laguntzaile moduan ere bai, eta gaur egun, piano irakaslea da. Aurten ere, pantaila handi bat jarriko dute – aurreko urteetan bezala–, bertara hurbiltzen direnek kontzertuak hobeto ikus ditzaten