Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan badago zer ikusi eta zer entzun. Gaur 19:30ean Gabero abesbatzak udaberriko kontzertua eskainiko du Mariaren Lagundia elizan Orfeoi Txiki eta Orfeoi Txikitxoarekin batera. Domekan, berriz, Bergarako Orfeoiaren txanda izango da. Mariaren Lagundia elizan 19:30etik aurrera. Bergarako Musika Bandak ere kontzertua eskainiko du domekan 12:30ean Udal pilotalekuan.