Bukatzeko, denak batera
Bergarako Orfeoi Txikitxoa igoko da lehenik oholtza gainera. Sei kantu eskainiko dituzte; besteak beste, Lau katu eta danbor bat eta Good News.
Ondoren, Orfeo Txikiaren txanda izango da. Udazken koloretan kantuarekin hasiko dute emanaldia, eta bost kantu eskainiko dituzte. Gabero Abesbatzak egingo du hirugarren saioa. Guztira, zortzi kantu eskainiko dituzte, besteak beste, Alami eta You raise me up. Bukatzeko hiru taldeek bi kantu eskainiko dituzte: Kokoleoko eta Io sono un bambino.
Aitor Biainek zuzenduko ditu hiru taldeak, eta Eli Mendiaratz izango da kontzertuko piano-jotzailea.