Orfeoiaren emanaldia zapatuan

Edu Mendibil 2009ko mar. 5a, 18:00
Bergarako Orfeoiaren emanaldia izango da zapatuan, martxoaren 7an, Mariaren Lagundiko elizan, 20:00etan. Aitor Biainek zuzentzen duen taldeak Udaberriko kontzertua eskainiko du.
Lehenbiziko zatian honako piezak abestuko dituzte: On suri sun rantas (Matti Hyökki-ren konponketak), Ave Maria (J. Dominguez), Ave Maria (Ramaninov), Adiemus (Jenkins), Sanctus Benedictus (Vila), Cantate Brasilia (Emerson) eta Set me as seal (Hamilton). Bigarren zatian, berriz, Si la nieve resbala (J. Dominguez), Cantares (Canguiano), Aritz adarrean (Ezkurra), Suari kanta (David Azurza), Tears in heaven (R. Emerson-en konponketak), Rosas pandan (G. Hernandezen konponketak), Nichinichi-so (Dobrogosz), Si tú no estás aquí (J. Dominguezen konponketak) eta Feel the spirit

(B. Chilcott-en konponketak). Eli Mendiaraz piano-jolearen laguntza izango du Orfeoiak zapatuko emanaldian.

Hilaren 28an, Elgoibarrera
Zapatuko emanaldia Elgoibarren errepikatuko dute Orfeoiko kideek, martxoaren 28an.

Batzar orokorra martitzenean
Orfeoiak urteko batzarra egingo du martitzenean, martxoaren 10ean. Lehenengo deialdia 21:00etan izango da eta bigarrena, 21:30ean. Entsegu lokalean izango da batzarra eta bazkideei joan daitezen dei egiten diete zuzendatzatik.

Miserableak
Musika Eskolaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan, Miserableak ikuskizuna izango da datorren zapatuan, martxoaren 14an, Udal Pilotalekuan. Bi emanaldi izango dira, 19:00etan eta 20:30ean. Sarrerak salgai daude Musika Eskolako idazkaritzan, 15:30etik 19:00etara. 15 eurotan eta 12 eurotan (goiko harmailetan) eskuratu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak