Orfeoiak Gabonetako kontzertua emango du bihar Mariaren Lagundian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abe. 11a, 13:28
Gabonen usainean, Bergarako Orfeoiak kontzertua egingo du bihar, zapatua, Mariaren Lagundian. Ohitura bilakatu den Gabonetako Kontzertua izango da. 20:00etan hasiko da kontzertua Aitor Biainen zuzendaritzapean eta ordubete luze iraungo du.

Gorka Unamuno tenoreak irekiko du kontzertua. Unamunok Michael McGlynnen Media Vita lana eskainiko du. Ondoren Nere Ibarra, Isabel Juldain eta Eneritz Madariaga sopranoek A Christmas Round gabonetako kantua abestuko dute. Kontzertuak jarraituko du Ding Dong! Merrily on high, Jingle Bells eta Izartxo bat abestiekin. 


David Azurza tolosarrak konpondutako Birjina Maite eta Julio Dominguezek konpondutako Manolito Chiquito abesti herrikoiekin amaituko da lehenengo zatia.

 

Bigarren zatia

The Twelve Days of Christmas abestian jardungo dute: Nere Ibarra eta Isabel Juldain sopranoek; Ainara Uribesalgo altuak; Carlos Etxaniz baxuak; eta, Aritz Gallastegi, Gorka Unamuno, Julen Alberdi eta Fran Martinez laukoteak. Abesti hori izango da kontzertuko bigarren zatia eta azkena.

Musikariak

Musikarekin laguntzen ibiliko dira Eli Mendiaraz pianoan eta Oihan Vega perkusioan.

Abenduaren 19an

Orfeoiak beste kontzertu bat eskainiko du abenduaren 19an. Frontoian izango da, 22:30etan hasita. Adiemus, Usaiak, Fame eta Joyful, Joyful abestiak eskainiko dituzte Orfeoiko lagunek Gabonen atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak