Orfeoia eta Aritzeta, Tirri Tarrarekin zapatuan frontoian

Edu Mendibil 2009ko ira. 11a, 15:31
Tirri Tarra talde sinfonikoak, Sotto Voce Orkestrak, Bergarako Orfeoiak eta Aritzeta abesbatzak emanaldia egingo dute bihar, zapatua, Udal Pilotalekuan, 22:30ean. "Luz interna" izenburuko ikuskizuna eskainiko dute, Jose Ignacio Rios Tirri Tarrako zuzendariaren batutapean. Sarrerak 10 eurotan salgai daude.

Tirri Tarra talde sinfonikoak (orain dela 36 urte fanfarre moduan sortutakoa) Re+ Fa diskoa kaleratu zuen 1999an. Taldearen ibilbidean jauzi erradikala suposatu zuen aipatutako diskoak. Hain zuzen ere, sustrai folklorikoa zuen Tirri Tarra desagertu eta musika garaikideko talde berrituari paso eman zion. 2006an, Argi Beltz diskoa kaleratu zuen Tirri Tarrak, Donostiako Orfeoia eta Et Incarnatus soka orkestraren laguntzarekin. Musika klasikoa, folka eta rocka uztartzen zituen Sergio Zurutuzaren konposizioak. Euskal Herriko, Galizia, Gaztela Leon, Madrid, Aragoi eta Kataluniako 25 abesbatza ezberdinekin aurkeztu zuten lan berria, baita Debagoienean ere. 2007an gure ibarrean izan ziren, Arrasaten (Goikobalurekin), Oñatin (Ganbararekin) eta Aretxabaletan hain zuzen.
 
Konposizio berriak

Bergaran egingo duten  emanaldiak Argi Beltz diskoa du ardatz, hainbat berritasun tartean badira ere. Hain zuzen, Sergio Zurutuzaren Internas lan berriak bere tartetxoa dauka. Oraindik lan berriaren grabaketan murgilduta egon arren, diskoko hainbat abesti zuzeneko emanaldietan aurkezten dabil Tirri Tarra. Zapatuko emanaldian ehun bat lagun elkartuko dira eszenatokian, tartean Orfeoiko (23 lagun) eta Aritzetako (22) abeslariak.

Biharko kontzerturako sarrerak 10 eurotan jarriko dituzte salgai. Sarrerak kultura etxean daude eskuragarri eta zapatuan emanaldia hasi baino ordubete lehenago zabalduko dute Udal Pilotalekuko leihatila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak