Orfeoi txikiak estreinako kontzertua egin zuen zapatuan

Monika Belastegi Aranzabal 2006ko abe. 18a, 11:51
Bergaran musika koralerako zaletasuna dagoela ezin da ukatu. Zapatuan talde berria ezagutzeko aukera izan genuen Mariaren Lagundia elizan: Orfeoi Txikia, hain justu ere. 6 eta 12 urte bitarteko 40 bat gaztetxok osatzen dute eta zapatukoa euren lehenengo emanaldia izan zen.

Bi obra abestu zituzten, kantatzeko errazak, baina koreografia politarekin lagunduta. Aitor Biainen zuzendaritzapean jardun zuten eta inongo beldur barik eta ilusioz sumatu genituen. Biainek azaldutakoaren arabera, hiru entsegu besterik ez zuten egin emanaldirako, baina neska-mutikoak oso gogotsu ziren jendaurrean abesteko; "erronka" gisa hartu zutela esan zigun. Apirilera arte beste emanaldirik ez dutela egingo ere azaldu zuen Biainek: "Kideek elkar ezagutzeko  eta taldea sendotzeko" lan egin behar dute ordura arte.


Bergarako Orfeoiak, Gabero Abesbatzak eta Musika Eskolako Haurren Abesbatzak ere hartu zuten parte emanaldian. Azkeneko bi abesbatzek eta Orfeoi Txikiak elkarrekin ere abestu zituzten hiru obra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak