Orfeoi Txikia, lehen emanaldia egiteko gertu

Edu Mendibil 2006ko abe. 7a, 12:28
Bergarako Orfeoiak, herriko eskolekin eta Udalarekin elkarlanean, Orfeoi Txikia jarri du abian. Entseguak egiteko astean behin elkartzen dira, eta lehen emanaldia abenduaren 16an egingo dute
Taldean aritzeko 40 neska-mutikok eman dute izena. Aitor Biain Orfeoiko zuzendari oñatiarra da abeslari gaztetxoen zuzendaria. Astean behin elkartuko dira, martitzenetan, Zabalotegiko aretoan, 18:45etik 19:45era.

Abesbatza hori Bergarako eskoletako Lehen Hezkuntzako haur guztiei (6-12 urte bitartekoei) zuzenduta dago. Orfeoi Txikiaren helburu nagusiak, besteak beste, euskal abestiak suspertzea, ahotsaren osasuna lantzea eta herriko tradizioa mantentzea dira.

Maite Usabiaga eta Aitzol Muxika proiektu hori abiatzeko lanean izan dira eta pozik daude gaztetxoen aldetik jasotako erantzunarekin. Gaztetxoen abesbatzaren bitartez, abesteko eta aisialdirako ohitura berreskuratu nahi dute.  Harrobia sortzea da lehen eginkizunetako bat.  Hurrengo ikasturtean, Aranzadi Ikastolan, Mariaren Lagundian eta San Martin Herri Eskolan abesbatza bana sortzea da asmoa.

Estreinaldia, hilaren 16an

Esan bezala, Orfeoi Txikiak abenduaren 16an egingo du lehen emanaldia: Musika Eskolako abesbatzarekin batera abestuko dute Mariaren Lagundiko elizan, 19:00etan.

Jarraian, 20:30ean, Gabero abesbatzak eta Bergarako Orfeoiak hainbat kantu eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak