Bestalde, 2010erako ordenantza fiskaletan kutxazain automatikoei kobratuko dieten zerga berria onartu zuten. Hala, fatxadetan dauden kutxazain automatikoengatik 266,40 euro ordaindu beharko dute. Bost kutxazain daude egoera horretan Bergaran: Banco Santander Central Hispano (Frasikozuri, 8), Banco Popular Español (Ibargarai, 28), Bankoa SA (Ibargarai, 3), Kutxa (Mintegi, 5), eta Banco Español de Credito (Irizar pasealekua, 2).
Kiroldegia eta pilotalekua
Agorrosineko eta pilotalekuko tasak ez dituzte igoko 2010ean. Dena den, Bergaran erroldatuta ez daudenei edo txartel mankomunatua erabiltzen ez dutenei %50 errekargua egingo diete kiroldegiko zerbitzuak eta pilotalekua erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifatan.