Oraindik eros daitezke sarrerak Jose Luis Elkororen aldeko bazkarirako

Ubane Madera 2010ko urr. 28a, 18:24
20 eurotan daude salgai honako taberna hauetan: Bergaran, Eusebio, Kortazar, Deportibo, Ariznoa eta Artatse. Horrez gainera, Antzuolan Mateo tabernan ere salgai daude eta baita Elgetako Espaloian ere. Bestalde, dei egin dute egun horretan Bergarako balkoi eta leihoetan Ikurrina ipin dezaten.

Jose Luis Elkororen aldeko herri-bazkaria domekan da, Bergarako frontoian. Bazkariaren helburua da ospatzea Elkoro etxean dagoela. “Mugimendu handia izan da Jose Luisen aldeko plataformaren inguruan; Jose Luis ez dago libre, baina etxean dago eta uste dugu hori herriaren garaipena izan dela, eta hori ospatu egin behar dela”, adierazi du Maite Aristegik, Mugituko da plataformako kideak.

Elkoro "presente" egongo da

Hark gogora ekarri du Jose Luis Elkoro bera ez dela egongo bazkari horretan, “baldintza oso zorrotzak” ezarri dizkiotelako. “Baina presente egongo da gurekin eta gure barruetan”, gaineratu du.

Ikurrina etxeetan

Bestalde, dei berezia egin dute egun horretan Bergarako etxeak Ikurrinaz janzteko, Elkororen ibilbide historikoa aintzat hartuta: “Jose Luisen ibilbide historikoaren hasieran herria hobetzeko eta herriaren alde lan egiteko auzo-lan handia zabaldu zuen, tartean Ikurrina legeztatzearen aldeko mugimendua; eta ezin dugu ahaztu Bergara izan zela Ikurrina altxatu zen lehen lekua”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak