Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herria turismoarendako erakargarri egiteko plana onartu zuen asteleheneko osoko bilkuran Bergarako udalbatzak. Plan horretan, Bergara bereizten duten elementuak identifikatzen dira, baita Errege Mintegian museo bat egitea planteatu ere. EAJk kenduta, gainerako alderdi guztien oniritzia jaso zuen planak; jeltzaleek azaldu digutenez, euren ezezkoa, museoa egiteko asmoaren ondorio da.