Guztira bost pieza eskainiko dituzte biharko kontzertuan. Bi pieza Mendizabalek bakarrik joko ditu eta beste hiruretan abesbatzaren laguntza izango du.
Kontzertua Variations sur un thème de Clément Janequin lanarekin hasiko dute. Mendizabalek organoarekin bakarrik joko du J. Alainen pieza. Gero, abesbatzaren laguntzarekin B. Britten-en Te Deum in C major joko dute. Kontzertua A. Pärt ezagunaren Salve Regina, 2001 piezarekin jarraituko dute. La nativité du Seigneur, nº9, O. Messiaen lana joko du ondoren Mendizabalek organoan. Eta, kontzertua amaitzeko, M. Lauridsen-en Lux Aeterna, 1997 lana abesbatzak eta Mendizabalek batera eskainiko dute San Pedro parrokian.
Alize Mendizabal
6 urterekin hasi zen Mendizabal pianoa ikasten. Gero, Frantziara joan zen ikasketekin jarraitzera. Ordutik hainbat talde eta jaialditan parte hartu du. Gaur egun, Musikene kontserbatorioko irakaslea da. Gainera, Loreto Aramendirekin Fiori Musicali bikotea osatzen du eta Catalin Bucataru-rekin ere badabil kontzertuak ematen.
Ganbara Abesbatza
Ganbara abesbatza 1994an Oñatin sortatuko ahots nahasien abesbatza da.