Jokin Etxaniz pilotaria eta ASPEko entrenatzailea, pilota munduan egiten dabilen lanarengatik; Calzados Galarreta 100 urte daramatzalako funtzionamenduan; Musika eskola 25 urtetako ibilbidean lan handia egin duelako; eta azkenik Txintxurreta anaiak: Felisa, Antxoni, Eusebio eta Florita, ostalariak laurak, herrian ezagun direlako izendatuko dituzte Ohorezko Kofrade.
Urteroko formula erabiliz egin dute aurten ere aukeraketa: kofradeek eurek proposatutako hautagaiak bozketa bidez aukeratu dituzte.
San Martin jaien barruan, hurrengo asteko domekan, hilaren 19an, ospatuko da 11. kapitulua, eta egun horretan jasoko dute izendapena.