Fernando Idigoras Odol Emaileen Elkarteko ordezkariaren arabera, pozik egoteko moduko datuak dira aurtengoak. Edozein modutan, odol emaile berrien falta sumatzen du. Aurten odol-ateratzeak egin dituztenen artean, kopuru baxuena 18-25 urte bitarteko emaileena izan da: 73. Odol-ateratze gehien 46-55 urte bitartekoek egin dituzte: 413.
Urte berria, Seminarioan hasi
Elkarteak Seminarioko lokalean hasiko du urte berria. Urtetako egoitza laga beharko zutela esan zieten aspaldi, baina oraindik ez diete beste lokalik utzi, eta Seminarioan jarraituko dute.