Odol-emaileek odola ematera joateko deia egin dute

Goiena 2010ko uzt. 29a, 16:47
Oporretan edo oporrak hartzekotan daude herritar asko eta asko. Opor garaiak badakizue zer dakarren: joan-etorriak gehitzea; eta horrek, tamalez, istripuak ugaritzea. Horregatik, orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da odola ematea. Atzo hainbat lagun batu ziren Bergaran zeregin horretan. Bergaran abuztuaren 11n izango da hurrengoa.


Urtarrila eta maiatza bitartean ia 42 mila odol emate izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz baino %2,5 gutxiago. Oraingoz, odol beharrak aseta daudela adierazi dute EAEko odol emaileen elkarteek, baina helburua urte amaieran iazko datuetara iristea da. Orain, gainera, inoiz baino garrantzitsuagoa da hutsik ez egitea, kontuan izanik oporretan joan-etorriak gehitu egiten direla eta, tamalez, errepidean izandako istripuek urtero uzten dizkigutela hildakoak eta zaurituak; hori horrela, komeni da odola erreserban izatea, auto istripuen eraginez sor daitezkeen premiei erantzuteko.
 
Gurean, Bergarako odol emaile elkartekoen deiari erantzunez, jende dezente batu zen atzo arratsaldean Herri Lagunak elkartean zeregin horretarako. Hilean bi ateraldi egin ohi dituzte, baina abuztuan, aurten behintzat, bakarra izango da, bi alditarako adina jende izango ez delako. Kanpora doazenei ere deia egin diete, baina, elkartetik, doazen tokian odola ematera animatu daitezen.
Herrian geratzen direnentzako, abuztuaren 11n izango da odola emateko hurrengo aukera. Eta elkartetik ohiko emaileak ez ezik gazteak animatu gura dituzte, euren esanetan orain arte gutxienez ez dutelako interes handirik erakutsi.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak