Euskal Herrian barrena dauden Inauterietako pertsonaiak izango dira: Miel Otxin, Maskaradetako protagonistak... Horrekin batera, euskal tradizioko beste hainbat elementu ere egongo dira erakusketan: mozorroak, zintzarriak, animalien larruak... eta espiritu txarrak uxatzeko eta animalia eta uztak babesteko erabili izan diren beste hainbat.
Erakusketa ikusgai egongo da hilaren 21era arte honako ordutegian: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30 ordutegian; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan, 12:00-14:00.