Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 8:00ak aldera errepide horretako semaforoek kale egin dute. Hala, gorriz zeudenak ez ziren berde jartzen eta, alderantziz, berde zeudenak denbora guztian zeuden berde. Ondorioz, gidari batzuk semaforoa gorriz zegoela pasa dira eta nahaste handia sortu da. Udaltzaingoan esan digutenez, arazo teknikoa konpondu da eta ondo funtzionatzen dute orain semaforoek.