Musikoterapia tailerra antolatu du Musika Eskolak

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko ira. 24a, 12:48
Irudi gidatua eta musika metodoaren ezagutza irakatsiko du Aintzane Arana musikoterapeutak Musika Eskolan.

Bergarako musika eskolak musikoterapia tailerra antolatu du urritik abendua bitarterako. Ikastaro horren helburua da Hellen Bonnyk hirurogeiko hamarkadan sortu zuen Irudi Gidatua eta Musika metodoaren esperientzia ezagutzea.

Musikoterapia
Musikoterapiaren ikastaro horren teknika musika klasikoak pertsonari gogora ekartzen dizkion irudietan oinarritzen da, barne sentimenduak sortuz eta pertsonaren osasuna sendotzeko beharrezkoa den sormen prozesua piztuz.

Horrela, hauexek dira ikastaro horren edukiak: musikoterapiaren teknika pasiboak; irudi gidatua eta musika metodoaren historia, azalpena eta osagaiak; saio praktikoak eta metodoaren erabilerak.
Musikaren ahalmen osasungarria baloratzea eta hurbiltze eta erlazio aukera berriak eskaintzea dira, hain zuzen ere, ikastaro horrek lortu gura duen helburuetako bat.

Urritik abendura
Musikoterapiaren ikastaro hori datorren hilabetean da. Urriaren 14tik abenduaren 2ra bitartean eskainiko dute, martitzenetan 19:30etik 21:00era, Bergarako Musika Eskolan. Irakaslea Aintzane Arana Oregi da, pianoan diplomatua eta irudi gidatua eta musikan espezializaturiko musikoterapeuta.
Ikastaroan izena emateko epea urriaren 7a arte egongo da zabalik eta plazak mugatuak dira. Ikastaroaren prezioa 50 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak