Musikoterapia ikastaroan 11 lagunek eman dute izena

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko urriaren 17a

Musika Eskolak antolatu du ikastaro hori eta Aintzane Arana da irakaslea.

Bergarako eta Debagoieneko 11 lagun hasi dira aste honetan musikoterapia ikastaroan. Aintzane Arana musikoterapeuta da irakaslea eta Hellen Bonnyk 60ko hamarkadan sortu zuen Irudi Gidatua eta Musika metodoaren ezagutzan oinarritzen da ikastaroa, musikoterapia rezeptiboan, hau da, musika entzutean.

Bigarren urtez eskaini du aurten Musika Eskolak musikoterapia ikastaroa. Astelehenean, urriak 14, hasi zen eta abenduaren 2an bukatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak