Eguen arratsaldean ospatu zuten. Bergarako Musika Eskola martxa jotzen zutela, kalejira egin zuten San Martin plazaraino. Han, beste hiru pieza jo eta abestu zituzten akordeoi taldeak, gazteen bandak eta eskolako abesbatzek. Ekitaldia bukatu eta gero, eta ospakizuna ondo bukatzeko, txokolatea hartu zuten, eta baita hurbildutako entzuleen artean banatu ere.